maths40

 

LABURPENA3

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

ATZERA


ZENBAKI NATURALEN ZENTZUAREN FORMAZIOA

1) Zenbaki naturala ulertzeko fasea

 

- Zenbaki naturalak multzo mugatu eta konkretu bateko elementuak kontatzeko erabiltzen ditugu. Zenbaki mota hauek dira; 1,2,45…

- Eskolaumeak prozesu luze eta sail bat beharko dute zenbakiok ulertu ahal izateko.

 

Hasiera batean haurrek, errepresentazio analogikoa erabiliko dute kontatzeko, hau da, objetuekin erlazionatuta dauden simboloak erabiliko dituzte(adibidez; hatzak). Baina, ikaste prozesuan zehar baita ere zera ikasi beharko dute;

 

- Konbentziozko sinboloak erabiltzen ikasi beharko dute (zifrak). Eta sinbolo hauekin multzoari dagokion ezaugarria adierazten.

 

- Kantitateak iraunkortasuna duela ulertu beharko dute. Hau konprenitzeko prozesua hiru fasetan garatzen da:

 

a)Fase goiztiarra (4-5 urte): bi multzo, era berean kokatuta, aurkeztuz gero haurrek kopuru berberean daudela hautemango dute. Baina multzo bat luzatuz gero,elementurik gehitu gabe, elementuz elementuko korrespondentziarik egiten ez dutenez, luzatutako multzoan kantitate gehiago dagoela uste dute.

b)Geroan (5-8 urte): haurren %20k bi multzoetan zenbaki bera agertzen dela dakite baina kantitate bera ez dagoela adieraziko dute. Honek adierazten du; zenbakien iraunkortasuna eta kantitatearena ez doazela bat, eta baita ere kuotitadea edo iraunkortasuna lehenago hartzen dela kantitatearena baino.

c)Azken fasean (7 urtetik aurrera): haurrek transformazioetan zenbakiak zein kantitateak iraun egiten dutela aditzen dute. Elementuen arteko korrespondentzian aldaketak egonda ere, leheneragarritasun printzipioa aplikatzen dute.

 

2) Zenbaki naturalaren esanahiak eta bere ulerkuntza

 

- Kuotidadea eta kantitatearen iraunkortasuna bat ez doan lez, zenbaki naturalen zentzu ordinala eta kardinala ere ez da aldi berean hartzen.

 

a)Zentzu ordinala, objetuak serie batean duten posizioarekin dago lotuta

b)Zentzu kardinalak, kopuru multzo konkretu batean dagoen elementu kopurua adierazten du. Eta baita ere bi multzoetako elementuak erlazionatzen ditu bijektiboki.

 

Kontaketa, zenbaki naturalen zentzu ordinala eskuratzeko ezinbesteko urratsa da, eta beraz kuotidade zentzua sortzeko zenbakien ulertze prozesuaren abiapuntutzat ere hartzen da, 2-8 urte bitarteko etapan.

Kontaketarako abileziak bi azpi-abilezia eskatzen ditu; zenbakien leloa eta zerrendaketa.

 

- Zenbakien leloa: eskolan lantzen da, eta erlazionatuta dago zenbakien ikus-entzunezko kodeak bereganatzearekin. Vigotskyk zioena kontutan hartuz, errepikapen mekanikoak zeharo importantzia izan dezake zentzu ordinal eta kardinalak bereganatzeko. Zenbakien leloa ikasteko errepikapen mekanikoa erabiltzen da, adibidez koplak kantatuz; bat, bat, bat, bart parrandan ibili, bart parrandan ibili. Bi, bi, bi...

- Zerrendaketa: kontaketarako nahitaezko aurrepausuekin dago erlazionatuta; elementu kontatuen markatzea, elementu kontatu eta ez kontatuen arteko banaketa...etab. Objetuen zerrendaketa lantzeko, adibidez; 40 pospolo kutxari irekidura bat egin, eta ume bati kutxa bakoitzean pospolo bana sartzea eskatuko zaio eta bukatu baino lehen beste bati esan amaitzeko. Horretarako estrategiaren bat garatu beharko dute lana ongi bukatzeko; betetako kutxak markatu, kutxa beteak mugitu, kutxak taldekatu...

 

3) Zenbaki naturalen ulertzeko printzipioak

 

Ondoren listatutako printzipioak betetzen direnean, zenbaki naturalak kontatzeko gaitasuna erabat bereganatuta egongo da.

 

- Multzo ezberdinetako elementuz elementuko korrespondentzia: 4 urterekin lortzen da. Printzipio honek zerrendaketa zuzena suposatzen du, hau da ikasleak kontatzerakoan; zenbaki bakoitza elementu bakar batekin erlazionatuta izan behar da.

- Zenbakien lelo egonkortua eduki behar da: multzo bateko elementuak beti modu berean etiketatzeari deritzo. Normalean 4 urteko haurrak 10 arteko leloa ezagutu beharko luke.

- Abstrakzio printzipioa: multzoen ezaugarri kualitatiboen (itxuraren) gainetik, aspektu kuantitatiboei (kantitateari) erreparatzea. Adibidez; multzo batean lau borobil handi eta bestean lau txiki badaude, multzo bakoitzean borobil kantitate bera dagoela ulertzea.

- Ordena eta zenbakia ez dioaz lotuta: Multzo bateko kopuru zenbakia ez dela aldatzen kontatzeko ordena aldatzen denean. Adibidez; - I I I I I - bost I daude eta berdin zaio eskerretik edo eskuinetik hasi, bost egoten jarraituko dute.

- Zenbakien zentzu kardinala: kontaketa batean zenbakia ez da kontaketaren azken objetuaren ezaugarria, baizik eta talde osoarena. Adibidez; I-bat I-bi I-hiru I-lau, lau objetu hauek kontatu ostean, lau zenbakia zeinek duen galdetuz gero, talde osoari seinalatzen bazaio, zentzu kardinala eskuratu da.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.