ATZERA
Pentsamendu Matematikoen Garapena
• Memoria eta arreta direlako funtzioen garapenean eta baita ere lengoaiaren
bilakaeran oinarritzen da.
• Kontzeptu matematikoren eraikitzean datza, ondokoak hain zuzen ere;
1› Iraunkortasuna, lehengarritasuna eta kantitate kontzeptuak
2› Espazio kontzeptua
3› Denbora kontzeptua
1) Iraunkortasuna, lehengarritasuna eta kantitate kontzeptuak
• Garapenaren hasiera batean, esperientzia eta pertzepzioen arteko lotura
jasotzen da. Hau etapa sentsorio motorean ematen da, 0-2 urte bitartean
kokatzen delarik. Horretarako ausazko saiakerak egiten ditu, horrela eskema
motoreak barneratzen hasiaz, haurraren lehenengo ezagutzak izango direlarik.
• Ondoren, mugimendu fisikoen ordez, barne eskemak edo ekintzen
errepresentazioak jasotzen dira. Hau etapa aurreoperatiboan ematen da 2-7
urte bitartean kokatzen delarik. Etapa hontan pentsamendu sinbolikoa
jorratzen da beti ere errealitateaz jarduten. Horrela ezagutzaren
barneratzea finkatzen du eta zera lortzen du;
-Iraunkortasun printzipioaren oinarria barneratzea (posizioak, lekuak edo
bistan ez egoteak ez duela eragiten objetuen irautean)
-Asmoen zentzuaz jabetzea
-Leheneragarritasunaren printzipioaren oinarria barneratzea (objetuak
deskonposatu ostean lehengora bueltatu daitezkeela)
-Kantitatearen printzipioaren oinarria barneratzea. (multzoen ezaugarriak
iraun egiten dutela, egoeren arabera, baina objetuekin eta ez substantzia
edo magnitudeekin)
• Geroagoan, pentsamendu logikoaren hastapenean murgiltzen da, zera da
ondorioak inferitzeko gauza izaten da. Baita ere, elementu fisikoei lotuta,
kantitate printzipioa substantzia eta magnitude batzuetara luzatzen da. Hau
eragiketa konkretuen etapan ematen da, hau 7-11 urte bitartean kokatzen
delarik. Etapahontan haurrak gai dira zenbaki txikiz lau eragiketa burutzeko
eta baita ere sekuentziak serieak eta ordenazio sistemak inferitzeko. Baina
oraindik ez ordea bolumena, dentsitatea…etabarekin saiatzeko.
2) Espazio kontzeptua
• Haurrak, bere espazioaren ulertze eta orientazioa lortzen ditu,
gorputzaren ezagutza garatzen dioan einean. Horretarako, gorputzaren
mugimenduez eta ingurukoarekin izandako interakzioaz baliatzen da. Ondoko
pausoak jarraitzen ditu:
• Hasiera batean, bere gorputz-eskemarekiko oinarriak barneratzen ditu,
hurrengoak direlarik;
-Barruan eta kanpoan
-Gora eta behera (burua eta oinak)
-Atzean eta aurrean (bizkarra eta bularra)
-Ezker eta eskuin. Ezagutza hauek barneratzeak ikaskuntza luzeago bat
eskatzen du, 6 urte bete arte. Egia esan, adin honekin burutzen baita
albotasun prozesua. Haurrak, ezin izango du baldintza hau beste gorputzetara
proiektatu, soilik bere gorputzarekiko barneratuko du. Izan ere, beste
gorputzetara proiektatzeko posizioen erlatibitatearen kontzeptua ulertu edo
barneratu beharko luke.
• Geroan, haurrak formaren iraunkortasuna barneratzen du, hau da forma
geometrikoak ez direla aldatzen ikuspegiaren arabera. Izan ere, objetuak
diren bezala marrazten ditu (mahaia beti koadro bat bezala marraztuko du
inongo prespektibarik gabe). Ondoren prespektiba jorratzen hasten da, 9 urte
inguru dituenean.
• Azkenik, magnitudeak ezberdintzen edo kontrolatzen hasten da. Hurrengo bi
hauek;
-Lehenik, luzera, neurtzeko patroiaren behar hau 4 urte dituenean hasten da.
Hasiera batean gorputza, oina, zangoa, esku-ahurrak … dira erabiltzen dituen
patroiak eta ondoren 7 urte inguruan, zitak, listoiak… erabiltzeari ekiten
dio.
-Ondoren, azalera magnitudes ezagutzen hasten da, hau askoz zailagoa egiten
zaiolarik, hau barneratzeko bi dimentsioen kontzeptua jakin behar duelako.
Magnitude honen ezagutza 10 urte inguruan lortzen du.
3) Denbora kontzeptua
• Nahiko zaila egiten zaile izan ere, hiru urrats eman behar dituztelako hau
menperatu ahal izan baino lehen.
-Hasieran; aldizkako bizi funtzioekin lotuta dauden une edo momentuak
ezberdintzen hasten da (elikatzeko, higiene, lotarako eta kalerako uneak,…).
Ondorioz, ordenarekin erlazionatuta dauden uneak ezberdintzeko gai izaten
da.
-Geroan; 4 urte inguru adúzcala, eguneko uneak ezberdintzen hasten da (goiz,
arrats, gau).
-Geroagoan; 7 urtetatik aurrera astegunak, hilabeteak, urteko sasoi eta une
bereziak ezberdintzen ditu. Baita ere erlojuaren funtzionamendua ulertzen
hasten da, lehenik orduak, gero erdiak eta azkenik laurdenak, azken hau 9
urte dituenean.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.