maths40

 

LABURPENA

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

ATZERA


 

Eskolako Matematikaren Ikaskuntza

 

Eskolako matematikaren ikaskuntza, bi irizpideren arabera bereiz daiteke, denboraren murrizketaren arabera edo bestela murrizketa epistemologikoaren arabera.

 

Lehenak, ikaskuntza, denbora jakin batetara mugatzen du, zeinean ikaskuntza eman behar den.

Bigarrenaren arabera, eskolako matematikaren ikaskuntza kanpo-jakintza baten araberakoa izango da, hau gai zientifikoak jarritakoa delarik.

 

Bestalde, eskolako matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza bi modu desberdinez bidera daiteke, bata modu enpirikoan eta bestea , modu konstruktibistan.

 

A) Modu Empirikoa

 

- Ikaskuntza enpirikoaren oinarria informazioa transmititzea da eta oso erabilgarria da errekurtso eskasia duten testuingurutan edo eta dibertsitate gutxi dagoen ikasleriaren artean, esate baterako gutxi garatutako herri txiki edo landa eremutan, non errekurtso gutxi izaten duten eta ikasle gehienak antzekoak diren, jasotako heziketa kontuan hartuz gero behintzat. Horrela, gehiago ezagutuko dute mundu zabalean gertatzen dena.

 

- Bestalde, eduki asko duten programazioetan ere egokia da modelo hau, informazio fluxua nahiko azkar ematen baita. Hala ere, ikaskuntza honek ez du abstrakziorik, dena eginda ematen zaio eta gainera, ez du batere motibatzen, ikasleentzat astuna egiten baita horrenbeste informazio jasotzea.

 

Modelo hau beraz, informazioa ikasleei aurkeztean oinarritzen da, dela aho bidez, informazioa behin eta berriz errepikatuz, dela aurkezpenak, erakusketak… eginez, fitxak irakurriz… akatsa ez da informazioa, baizik eta hau eman edo zabaltzeko modua.

 

 

b) Modu konstruktibista

 

 

Eredu konstuktibistan ez da horrela gertatzen, eredu honetan ikaskuntza subjektu kognitiboaren egitekoa da, ikaslearen egitekoa alegia. Ikasketa bideratzen irakasleak lagunduko dio, baina berak “eraiki” beharko du jakintza.Ikaskuntza honek zenbait printzipio ditu;

 

- Alde batetik, ikaskuntza matematikoa aurreratze gaitasunarekin identifikatzen da, alegia, matematikan behar-beharrezkoa da pausoz pauso jakintza eraikitzea, zerbait ikasteko beti honen aurrekoa ikasi eta ongi ulertu behar delarik, hurrengo pausua ulertu ahal izateko. Hau, matematikaren berezko ezaugarria da. Beraz, matematikan ezinezkoa da manipulazio bidezko ikasketa ematea, hau ez da konponbidea, beti hutsuneak geldituko baitira haurrarengan, lehenago edo beranduago agertuko direnak. Manipulazioaren problemaz jabetzeko, haurra motibatzeko edo ebazpena balioztatzen irakasteko litzateke baliagarria, baina ez matematikarako.

 

- Beste alde batetik, ezagutzaren egintza izango litzateke irakaskuntza matematikoaren beste ezaugarri bat, ezagutza barneratzea litzatekeena. Ezagutzarekin egiteko bi pauso daude, momentuko desoreka lehenik, eta ondorengo oreka gero. Izan ere, matematikan aurrera egiteko, momentu bat iristen da, zeinetan, dugun jakintza nahikoa ez den, beraz subjektuak estrategia berriak garatu beharko ditu jakintza gehiago barneratzeko eta matematikaren edo ikaskuntzaren “eraikuntzan” aurrera egiteko. Jakintza aski ez dugunean, desorekak sortzen dira, datuak oker daudela iruditzen baitzaigu, kontraesanak ikusten baititugu eta ezustekoak jaso, horrela geure egitekoetan (eskolakoak) konflikto kognitiboa sortzen delarik. Beraz, estrategia berriak garatu behar ditugu, desoreka hori orekatzeko, eta noski, ezagutza buruz ikastea ez da aski, ezagutza eraiki egin behar da, ikasketa etengabeko prozesua delarik, eraikuntza bat hain zuzen ere.

 

 

 

Esan bezala, ezagutza berria aurretiko jakintzatik abiatzen da, aurreko jakintza horretatik burutzen da ikasketa berria, hau gertatzeko aurreko jakintza hori transformatu edo garatzea ezinbesteko delarik. Beraz, aurrerago aipatu bezala, jakintza buruz ikasteak ez du balio, ez baita informazio pilaketa bat, baizik eta eraiketa prozesu bat.

Ikaskuntza, aurretiko ezagutzatik bideratzen denez, informazio hori erabiltzea ezinbestekoa da, ikasketaren eraikuntzan lehengai kognitiboa da aurreko ezagutza, etxe baten teilatua ezin baita eraiki aurretik hormak eraiki gabe.

 

 

- Kontuan hartu beharreko beste printzipio bat, ikaskuntza ez dela bakarkako ekintza da, ezagutza alde desberdinetatik lortzen baita, ikasgelan irakasleaz, testuez… gain, beste iturri batzuk baitaude, ikaskideen ekarpenak alegia. Ekarpen hauek ikaslearen aktibitate kognitiboa areagotzen dute, hainbat eragile baitaude ikaslearengan. Gainera, ikasle guztiak ez dira berdinak eta batzuei besteei baino gehiago kostatzen zaie ikaskuntzaren eraiketa, irakasleak gelan erregulazio sozialak egin behar dituelarik, denek antzeko erritmoa jarraitzeko. Baina hau ezinezkoa da, taldean desorekak sortzen direlarik, ikaskuntzaren aurrean erantzun desberdinak baitituzte.

 

 

- Aldi berean, besteen ekarpenek zera suposatzen dute: Ikaskuntzan aintzat hartu gabeko aspektuak dira, aintzat hartuak ez ziren informazio-iturriak dira, honek ikaslearengan barne desoreka sortzen duelarik norberaren ideiez, eta hau talde desorekarekin loturik, konflikto sozio-kognitibo bihurtzen da, zeina loturik dagoen lehenago aipaturiko zereginen konflikto kognitiboekin.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.