ATZERA
GALDETEGIA
1.- Zertan oinarritzen da pentsamendu matematikoaren garapena?
a)Memoria eta arretaren garapenean
b)Soilik arretaren garapenean
c)Memoria eta arreta funtzioen garapenean eta baita ere lengoaiaren bilakaeran
d)Lengoaiaren bilakaeran
2.- Hauetako zein kontzeptu ez da eraikitzen pentsamendu matematikoaren garapenean
a)Abstrakzio kontzeptua
b)Denbora kontzeptua
c)Leheneragarritasun kontzeptua
d)Iraunkortasun kontzeptua
3.- Zein kontzeptu barneratzen da gorputzarekiko mugimenduak eta inguruarekiko interakzioak jorratuz
a)Iraunkortasun kontzeptua
b)Abstrakzio kontzeptua
c)Espazio kontzeptua
d)Kantitate kontzeptua
4.- Espazio kontzeptuari dagokionez zer barneratzen da lehentasunez
a)Luzera magnitudea
b)Gorputz-eskemarekiko oinarriak
c)Azalera magnitudea
d)Formaren iraunkortasuna
5.- Zenbat urtekin lortzen du haur batek azalera magnitudea barneratzea
a)8 urterekin
b)6 urterekin
c)12 urterekin
d)10 urterekin
6.- Zein adinekin lortzen du haurrak prespektiba ulertzea eta barneratzea
a)7 urterekin
b)9 urterekin
c)11 urterekin
d)10 urterekin
7.- Luzera magnitudeari dagokionez zein patroi erabiltzen ditu hasiera batean
a)Metroak
b)Zintak eta listoiak
c)Aurrean daukan edozein objektu
d)Gorputza, oina,esku-ahurrak
8.- Zer garatzen du haurrak etapa aurreoperatorioan
a)Asmoen zentzua
b)Iraunkortasun printzipioa
c)Pentsamendu sinbolikoa
d)Ezker eskuin ezberdintzen
9.- Zein adinetan garatzen da elementu fisikoei lotuta dagoen eragiketa konkretuaren etapa
a)5-8 urte bitartean
b)7-9 urte bitartean
c)9-11 urte bitartean
d)7-11 urte bitartean
10.- Zer ez du haurrak barneratzen pentsamendu logikoaren hastapeneko etapan
a)Eragiketak zenbaki txikiz egiten
b)Sekuentziak inferitzen jakitea
c)Ordenazio sistemak inferitzen jakitea
d)Bolumena eta dentsitatea zer diren
11.- Zein da iraunkortasun printzipioaren oinarria
a)Gauzak ez direla inoiz aldatzen
b)Posizioak,lekuak edo begi-bistan egoteak ez duela eragiten objektuen irautean
c)Iraunkortasuna aldagarria dela objetuen arabera
d)Estaltzeak ez duela inongo zerikuzirik iraunkortasunarekin
12.- Zein da kontzeptu guzti hauetatik zailena barneratzeko haur batentzat
a)Alboragarritasun kontzeptua
b)Leheneragarritasun kontzeptua
c)Denbora kontzeptua
d)kantitate kontzeptua
13.- Denbora kontzeptuari dagokionez zeintzuk litzatekez haurrak barneratzen dituen lehen urratsak
a)Aldizkako bizi-funtzioekin lotutako aldiak
b)Aldizkako egoerak
c)Erlojuko orduak
d)Eguneko uneak
14.- Denbora kontzeptuarekin jarraituz, zer da haurrari barneratzen gehien kostatzen zaiona
a)Aldizkako bizi-funtzioak
b)Eguneko une ezberdinak
c)Erlojuko orduak
d)Aldizkako egoerak
15.- Erlojuko orduekin aritzerakoan zer da, ulertzea gehien kostazten zaiona
a)Orduak
b)Ordu erdiak
c)Ordu laurdenak
d)Arrats eta goiza
ERANTZUN ZUZENAK
1)c 2)a 3)c 4)b 5)d 6)b 7)d 8)c 9)d 10)d 11)b 12)c 13)a 14)c 15)c
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.